XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertan ari zenik konturatu ere gabe, hain zituen gero, antxume koxkor erne gisa, bi gazteenak, Joseluis eta Marikarmen, jolaserako gehiago beste edozertarako baino, munduan heurak besterik ez bailiren.

Amona, berriz, berekasa uzteko hobea zen eta han zebilen bat moldatu bestea nahastu, purrustada hemen, marmarioa han.

Guzti honen erdian, Enkarna, nekea zer den pentsatzeko ere astirik gabe.

Arestian ari ginenaren hariari helduz, aldapa hura eroso igo zuen zaldiak, eta Linok ez zuen berriro tutua jo beharrik izan, zai bait zuen eia aurrean Enkarna etxekoandrea, oraindik atalaga eskuan.

- Txoil berandu zabiltza, Lino.

- Izan ere, noiz demonio ikasi behar ote dine batzuk? Behobian ez zaizkidan, bada, dozenerdi bat atso endemoniatu zaku bana derrigor behar dutela-ta hasi?.

Elizondotik tren txikito hori ere guttitto niken jendaila hori dena ornitzeko!.

Deusik gabe eta hotzez zirela esaka, urde kotxinak...!.

- Ez dute, agian, zer zabiltzan jakingo eta....

- Jakin, ez? Tira, emakumea... Parisko irratiak ere zabaltzen din nirea!.

- Ibil zaitezke, bai, argi! Dozena bat ikatz zakuren azpian hainbeste kafe Oihartzun bideraino eraman beharra... ez ote duzue beste sistema hoberik, izan ere?.

- Ze sistima eta Maria Santisima, gero! Ez al zekin jendeak, gaurgero ondo aski, nik lepotik painuelua daramakidanean ikatza ez dudala saltzeko, bestelako materiala estaltzeko baizik?.

- Jakingo ez dine, bada! Baina...izorra hadi! Nik ikatza behar dut.

- Txepel, arraio madarikatuak...!.